XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena dela, Açoles urarteak ere laster itzaldu ziren begi hobereneri: hango mendiak berak ez doazi alabainan zeruraino eta, jada erran bezala, gure untziak egiten zuen bide!.

Oren pare baten buruko, edo menturaz lasterrago, deus etzen berritz ageri zerua eta itsasoa baizik, salbu ur-eremu zabalean han-hemenka gizaurdi (marsouin) andana batzu, jauzi eta jauzi untziari buruz heldu, norbaitek zerbeit besainka igorriko ziotelako inguzinan.

Beraz, bertze bospasei egunen bidea egin behar da, itsasoaz begiak kasik ase arte, bertze urarte batzu urrunean ikusteko: Bermudes deitzen dituzte.

Hor, arras lur guti omen, bainan hoberenetarik.

Ez omen ditake-eta sinhets zenbat eta zenbat baratzekari biltzen duen horko jendeak, lurra ibili ere gabe!.

Hargatik, ez dakigu hain laket-lekhu othe diren Bermudes urarteak.

Dakiguna da erretzeko beroak ari zirela hain gaindi, gu iragaitean.

Español itsasturi batek atcheman zituen urarte hauk hamaseigarren mendean: orai Anglesenak dire, beren hamabortz mila arimekin.

Hein hortan, jada ageri zen Ameriketarat hurbiltzen ari ginela.

Alde batetik, itsasoa ezti eta legun, eta bertzetik, jada erran dugun bezala, erretzeko beroak!.

Athorra bizpahirur orenetarik aldatu behar!.

Zorionez, zure bokataren egiteko bethi baduzu mariñeletan bat edo bertze!.

Ez dauzkitzu, ez zure athorrak ehurra bezen churi itzuliko naski, bainan saria ere araberan ematen diozu.

Eta zuk ez bada bethi nahi zinuena...... harek badu nahi zuena!.

Handik goiti, harritzeko da zenbat arrain ikusten den: hainitz ttipitto, choriek bezen ongi airean, beren hegal motzekin, ehunbat metra egiten dituztenak, bainan marraso biribil (requin) frango ere bai, ahoa zabalduak, norbeit eroriko delakoan untziari jarraikitzen direnak.

Lehen marrasoa ikusi ginueneko, nere lagun gazteari erran nion, bideaz asetzen hasia baitze: Lagun, altcha bihotza! Seinale ona duk marraso horren ikustea. Ez ahal gaituk Habanatik hain urrun!.